XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoaren erreinua, Jainkoaren maitasunaren doaia da, eta Kristoren bidez eskaintzen die gizaki guztiei.

Mateo-k bere garaiko arazo bat argitu du parabola onen bidez, 16-gn. txatala erantsiz: jentillak, azkenekoak izanik ere, Elizan onartuak izan dira (Ga 1-2; Ap Eg 15).

Baiña ori, Jainkoaren doai dute, eta ez beraiek beren lanaren bidez irabazia.

20 1 Izan ere, zeruetako erreinua, goizean goiz bere maastirako langilleak artzera atera zen etxe-nagusiaren antzekoa da.

2 Langilleekin eguneko denario batean izketatu ondoren, bere maastira bidali zituen.

3 Atera zen berriro goizeko bederatziak aldera, eta beste batzuk ikusi zituen enparantzan lanik gabe, 4 eta esan zien: Zoazte zuek ere nere maastira, eta emango dizuet bidezko dena.

5 Eta aiek ere joan ziren.

Atera zen berriz ere amabiak aldera eta irurak aldera, eta gauza bera egin zuen.

6 Arratsaldeko bostak aldera ere atera zen, eta beste batzuk an zeudela ikusirik, onela esan zien: Zertan zaudete emen egun osoan lanik gabe?.

7 Aiek erantzun zioten:

Ez bait gaitu iñork artu lanerako.

Etxe-nagusiak orduan: Zoazte zuek ere nere maastira.

8 Illunabarrean, maasti-jabeak esan zion bere langille-zaiñari:Deitu langilleei eta emaiezu lan-saria, azkenekoetatik asi eta leenengoetaraiño".

9 Etorri ziren, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta denario bana artu zuten.